Azteazkenean bilduko Udalbatzarra aurtengo lehenengo Osoko Bilkurara

25.01.10
Erakundea

Udalbatza aurtengo lehen Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu beranduago bigarrenean bada. Udalbatza osatzen duten politikariek lanean hainbat aste daramatzaten arren, asteazkenean estreinakoz bilduko de Osoko Bilkura 2010eko urtean. Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute.

Lehenengoan, enplegu eta Toki-jasangarritasunerako Estatu-Fondoa sortzen duen urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege-dekretuari atxikiz, deialdira aurkeztuko diren proiektuak onartuko dira. Bigarrenean Ermuan saihesbidea egiteko bide-kanala erreserbatzearen inguruko Ermuko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren barruko 14. aldaketa behin-betikoz onartuko da.

Hirugarren puntuan, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketa-lanak kontratatzeko Udalak egindako deialdiaren kontra Arkitektoen Euskadi eta Nafarroako Elkargo Ofizialak aurkeztu duen errekurtso berezia aintzat hartuko da. Laugarren puntuan, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketa-lanak kontratatzeko prozesuari hasiera ematea onartuko. Bosgarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen