Zine-klubak zine erotikoari dedikaturiko ziklo berria hasiko du gaur

04.02.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak otsaileko jarduera eta emanaldiei hasiera emango die gaur. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak zine erotikoari dedikatuko zaizkie. Gaur “Ma Mère” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean izango, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Filma esan koprodukzioa da, Frantzia, Austria eta Espainiarren artean ekoiztutakoa. Christophe Honorék zuzendu zuen 2004. urtean. Filmak 110 minutu irauten ditu. Gidoia zuzendariak berak idatzitakoa da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Louis Garrel, Isabelle Huppert, Emma de Caunes, Joanna Preiss, Jean-Baptiste Montagut, Philippe Duclos, Dominique Reymond, Olivier Rabourdin eta Pascal Tokatlian. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Pierrek hamazazpi urte ditu. Amamarekin bizi da, modu ordenatu eta kastuan. Bere gurasoak Kanariar irletan bizi dira. Borrokatu egiten dira sarri eta modu libertinoan bizi dira. Pierre gurasoekin bizitzera joaten da. Aita hil egiten zaio eta Hélène amarekin bizitzen gelditzen da, ama gazte eta ‘femme fatale’ deritzana dena. Hélènek semea plazeraren bidean sartuko du, bere maitale lesbikoa hari utziz. Horrekin batera Pierrek estasia, lotsa eta errespetua sentituko ditu. Hélène amarentzat seme maitatzea ez da gorde behar izango den gaia, bere ustez ez zaio da intzestua deitu behar.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan