Sute batek Karabixa 2 eraikineko 15 familia etxetik aterarazi ditu goizaldean

05.02.10
Gizartea

Goizaldean ‘Tango Mango’ tabernan izandako suteak Karabixa 2 eraikineko 15 familia etxetik aterarazi ditu gaur goizeko seiak inguruan. Ez da zaurituriko pertsonarik izan, dena den bizilagunak ikaratu egin dira gertakizunak lo eta ohean harrapatu baititu. Suhiltzaileak Eibartik eta Iurretatik etorri dira –hiruna leku bakoitzetik-. Ertzantzak prebentzioz eta suhiltzaileek sua itzali bitartean bizilagunak ateraraztea erabaki dute. Sua tabernako sukaldean hasi dela uste da, sukaldea bera eta biltegi bezala erabiltzen zen alboko gela izan dira kaltetuenak. Suak eta keak hainbat kalte eragin dituzte establezimenduan, oraindik guzti horren zenbatekoa zehazteke dagoelarik.

Suaren berri taberna garbitzera joan den langileak eman du, lanera joan denean sugarrak ikusi baititu. Horrek larrialdietara abisua eman ostean, tabernara bertaratu dira Eibarko eta Iurretako suhiltzaileen sei unitate. Tabernara eta gertatutakoren berri zuzena jasotzeko, herriko Carlos Totorika alkatea ere bertan izan da. Udaltzaingoko, Bulego teknikoko eta Herri-lan eta zerbitzuetako lankideak ere bertan izan dira.

‘Tango Mango’ taberna orain denbora gutxi zabaldu zen, abenduan hain zuzen ere, bere titularrak aldatu eta gero. Karabixa 2an etxabean eta Goienkaleko izkinan dagoen taberna hori lehen ‘Alkarama’ deitzen zen. Jabe berriek lokala egokitu eta izen berria jarri zioten.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan