Zine-klubak amaiera emango dio gaur erotismoari dedikaturiko zikloa

25.02.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak otsaileko emanaldiei amaiera emango die gaur, zeintzuek zine erotikoari dedikatu dituen. Gaur “Saló o los 120 días de Sodoma” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean izango, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Filma Italiarra da. Pier Paolo Pasolinik zuzendu zuen 1975. urtean. Filmak 117 minutu irauten ditu. Gidoia Sade Markesaren testuetan oinarriturik dago eta horien egokitzapena da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Paolo Bonacelli, Giorgio Cataldi, Umberto Paolo Quintavalle, Aldo Valletti, Caterina Boratto, Elsa de Giorgi eta Sonia Saviange. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Sade Markesaren testuetan oinarrituriko egokitzapen propioa zinerako. Mussolini diktadorearen garaian gazte talde bat bahitua izaten da, faxista batzuen desio sexualak asetzeko xedez. Filma galarazita egon zen herrialde askotan eta 1975ean estreinatu zen, bere zuzendari polemikoa hil eta gero. Pasolini zine alorreko figura esanguratsua izan zen Italian, zeinak bere obra 60 eta 70. hamarkadetan gauzatu zuena.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan