Emakumeak zuzendutako filmei dedikatuko dio zikloa gaur hasiko du zine-klubak

04.03.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak martxoko emanaldiei hasiera emango die gaur. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak emakumeek zuzendutako filmei dedikatuko zaizkie. Gaur “Tres días en familia” titulukoa proiektatuko da. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Sarrera doan da. Filma espainiarra da, 2009. urtean aurkeztu zena eta Mar Collek idatzi eta zuzendu duena. Filmak zuzendari berrien Goya saria jaso du etab aita zuzendari eta aktore onenarentzat Malagako Jaialdian. Zinta dramaren generoan txertatzen da.

Sinopsia

Leak Gironara joan behar du, aitona bat-batean hil egin zaiolako. Atzerrira joan zenetik ikusi ez duen familia bertan dago, bere zain. Vich i Carbo familiaren aitalehenaren heriotza, familia kideen arteko elkarbizitza sustatzeko aitzakiarik onena suertatuko da. Gaubeila, meza eta lurperatzea irauten dituen hiru egunetan burgesia kontserbadoreak itxurak nola egiten duen ikusteko aukera izango da, taldearen arazoak begi-bistakoak izan arren ez baitira inoiz esplizituak izaten. Leak mundu hipokrita horri uko egiten dio.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan