‘Juan Torres’ Ideia eta proiektu berritzaileen lehiaketako 5. edizioa zabalik

09.03.10
Ekonomi Sustapena

Tokiko-garapenerako Alorrak ideia eta proiektu berritzaileen ‘Juan Torres’ lehiaketako 5. edizioa deitu du. Lehiaketa horren bidez gure udalak sormena, berrikuntza, zientzia eta teknologiarekiko duen konpromisoa berresten du, horiek guztiak baitira tokiko garapenaren oinarrizko elementuak. Udalak honen konpromisoaren adierazle gisa, esan behar aurten sariak bere horretan mantendu izana, nahiz eta administrazioak ere gastuak murriztu behar izan dituen, krisialdiaren eraginez diru-sarrerak jaitsi baitira. Beste behin, lehiaketan hiru lerro edo eremu izango ditu:

  • 1ngo lerroa: Ideia berritzaileak, DBH, erdi eta goi-mailako gradu eta Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastegietako ikasleei zuzendutakoa. Lerro honek hiru azpi talde ditu eta horietako bakoitzean lehen saria 2000 eurokoa izango da eta 1000 eurotakoa bigarren sailkatuarentzat. Ikasleek aurkezten dituzten proiektuak beren ikastetxeen babesarekin egin beharko dute.
  • 2. lerroa: Enpresa proiektu berritzaileak. Ermuan dugun enpresa ehunaren artean berritzaile eta beri bat sortu nahi duen edonori zuzendutakoa. Lehenengo saria eskuratzen duenari 9.000 euro emango zaizkio eta bigarrenari 3000 €, hurrenez hurren. Saria onartu eta jasotzeak enpresa berria Ermuan eratu eta kokatzearen eskaria onartzea dakar.
  • 3. lerroa: Ikerketa proiektuak: Merkatuan aplikazioa duten teknologi ikerketako proiektuak gauzatzen ari den edozein pertsona edo erakundearentzat zabalik dagoena. Lehiaketa lerro hau bigarren urtez deitu da eta bere helburua lan zientifiko eta teknologikoari bere balioa aitortzea da, ikerketa proiektuetan egindako inbertsioa berreskuratu eta merkaturatzearekin batera. Lerro honetan bi sari emango dira, lehenengoari 2000 euro eta bigarrenari 1000 €, hurrenez hurren.

Deialdiko hiru lerroetan parte hartu nahi izanez gero, proposamenak apirilaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira. Egun hori pasa eta gero aurkezten direnak ez dira onartuko. Nolanahi ere, Tokiko-garapen alorrak herritarrei ideia, proposamen edo proiektuak noiznahi aurkezteko gonbidapena luzatzen du, horiek sakon arteztu eta dagokien arreta eskainiko diela zin eginez. Horrelakorik bideratu edo parte hartu nahi dutenek www.inntegra.eu webgunean sartu eta bertan proposatu ditzakete, bertatik antolatzen diren ekitaldietan parte hartu, ideiak eman edo foro horretan argitaratzen diren gauzei buruz iritziak eman.

Lerro bakoitzeko oinarriak

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik