Zerbitzuburua kontratatzeko prozesua hasi du Mankomunitateak
Debabarrena Mankomunitateak zerbitzuburua kontratatu behar du, hutsik geratuko zaion postua betetzeko. Erakundeak hautapena prozesua premiazko izaeraz hasi du hautagai egokia kontratatze aldera eta lan hori langileak hautatzen dituen Bilboko aholkularitza bati enkargatu dio. Aholkularitza horrek igandean iragarki bana plazaratu zuen Bizkaia eta Gipuzkoan gehien saldu eta irakurtzen diren bi egunkarietan. Zerbitzuburu horren eginkizunak toki-zerbitzu publikoen prestazioa antolatu, koordinatu eta gainbegiratzea izango da.
Lanpostua goi-mailako ingeniaritza edo ingeniaritza teknikoko ikasketak –antolakuntza edo antzerako espezialitatekoak- dituen pertsonarentzat pentsaturik dago. Halaber, hautagaiei antzerako lanpostuetan teknikoa nahiz antolakuntzako esperientzia eskatzen zaie eta, informatikako ezagutzak baita ere. Azkenik, euskara jakitea meritutzat jotzen da.
Baldintzak bete eta hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa izan dezaketenek aholkularitzari idatz diezaiokete bere webgunearen bidez edo ohiko posta erabiliz curriculum vitae-a NANan zenbakia, argazkia eta harremanetarako telefonoa adierazten dituen idatzi igorri aholkularitzaren egoitzara, gutun-azalean 9187 erreferentzia idatziz.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen