Ermuak ehunka urte dituen olibondoa oparitu dio Zarautzi

25.03.10
Erakundea

Ermuko udalak ehunka urte dituen olibondoa oparitu dio Zarauzkoari. Kostaldeko udalak arbola atzo landatu zuen Salbide auzoko osasun zentro berriaren aurrean. Zuhaitza ikusgarria da, edalontzi gisa inausita dago eta haren zirkunferentziak bi metro inguruko diametroa du. Ezaugarri horiek aintzat hartuta, arbolak zortzi ehun bat urte dituela uste dute teknikariek. Zuhaitza hori beste hainbatekin batera Ubrique herrian (Kadiz) erosi zuen Ermuko udalak orain urte batzuk atzera. Udalak zuhaitz sorta bat erosi zuen, adinagatik zaharrak eta ekoizpen gutxikoak zirela eta, gazteago batzuek sartzeko atera zituztenean.

Gure herrian olibondoak apaingarri gisa erabili izan ditu udalak lorategietan, zuhaitz oso dotore eta estimatua baita betidanik. Ehunka urteko olibondoak herriko hainbat lekutan ikusi ahal izan ditugu, besteak beste, Valdespina Markesaren parkean, gerora San Pelaiora kiroldegi alboko parterrera eraman zirenak, Extremadurako zeharbidean daudenak edo Karabixan jarritakoa. Oraindik orain, Ermuko udalak Ubriquen erositakoetatik beste hogei bat zuhaitz ditu gordeta, horiek Artamendiko lurretan landaturik daudelarik, erabili behar izan artean.

Ermuko udalak Zarauzkoari olibondoa eman dio, egun batean gure herrira Patxi Elola zinegotzia etorri ondoren. Egun hartan Elola herriko Carlos Totorika alkatearekin eta Felix Prol zinegotziarekin batu zen eta elkarrizketa hartan olibondoei buruzko iruzkin bat egin zioten elkarri, ermuarrek arbola sorta erosi izana kontatuz. Hizketaldi hartaz, agintari ermuarrek bat emateko prest agertu eta eskaintza egin zioten gipuzkoarrari. Orain hainbat denbora geroago, zuhaitza kostaldeko herri polita hartara eraman eta bertan landatu da. Olibondo zaharrak erostea egun ez da gauza erraza izaten, legediak paisaia babesteko debekatu egiten baitu ehunka urteak dituzten aleak beren habitatekin ateratzea.

  • Langileak olibondoa Salbide auzoko lorategian sartzen ikus ditzakegu, aztokoan Zarautzen. Argazkia A. Etxeberriarena da. DV

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen