‘Juan Torres’ Ideia eta proiektu berritzaileen lehiaketako 5. edizioa oraindik ere zabalik

09.04.10
Ekonomi Sustapena

Toki Garapeneko Alorrak ideia eta proiektu berritzaileen ‘Juan Torres’ lehiaketako 5. edizioa zabalik du. Asmoak eta proiektuak aurkezteko epea datorren apirilaren 21ean amaituko du.

Lehiaketa honen bidez DBHko ikasleak, herritarrek sormena, berrikuntza, zientzia eta teknologietan oinarritutako asmoak eta proiektuak aurkez ditzakete eta baliagarriak izan daitezke tokiko garapena lortzeko.

Beste behin, lehiaketan hiru lerro edo eremu izango ditu:


  • 1ngo lerroa: Ideia berritzaileak.- DBH, erdi eta goi-mailako gradu eta Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastegietako ikasleei zuzendutakoa.
  • 2. lerroa: Enpresa proiektu berritzaileak.- Ermuan dugun enpresa ehunaren artean berritzaile eta beri bat sortu nahi duen edonori zuzendutakoa.
  • 3. lerroa: Ikerketa proiektuak.- Merkatuan aplikazioa duten teknologi ikerketako proiektuak gauzatzen ari den edozein pertsona edo erakundearentzat zabalik dagoena. Lehiaketa lerro hau bigarren urtez deitu da eta bere helburua lan zientifiko eta teknologikoari bere balioa aitortzea da, ikerketa proiektuetan egindako inbertsioa berreskuratu eta merkaturatzearekin batera.

Horrelakorik bideratu edo parte hartu nahi dutenek www.inntegra.eu webgunean sartu eta bertan proposatu ditzakete, bertatik antolatzen diren ekitaldietan parte hartu, ideiak eman edo foro horretan argitaratzen diren gauzei buruz iritziak eman.

Informazio gehiago lehiaketari buruz atzitu beheko loturan "Informazio gehiago" izenekoa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik