‘El secreto de tus ojos’ filma proiektatuko zine-klubea

22.04.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak aurrera jarraituko du apirileko emanaldiekin. Hori horrela, gaurkoan “El secreto de tus ojos” titulukoa proiektatuko da. Lana koprodukzioa da, Espainia eta Argentinako ekoizleen artean finantzaturikoa. Filma 2009 urtekoa da. Bere iraupena 126 minutukoa da. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira: Ricardo Darín, Soledad Villamil, Guillermo Francella, Pablo Rago, Javier Godino, José Luis Gioia, Mario Alarcón, Mariano Argento, Ricardo Cerone eta David Nápoli Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

Benjamín Espósito Buenos Aires hiriko epaitegi bateko idazkaria da. Erretiroa hartzear dago eta duela hogeita hamar urte lehenago hunkitu zuen gertakizun batean oinarrituriko eleberria idaztea erabakitzen du. Gertakizun haren lekuko eta protagonista izan zen. 1975. urtean erailketa bortitz bat gertatu zen eta harekin obsesionaturik jarraitzen du protagonistak, erailketaren eta hiltzailearen bortizkeria gogora ekartzeaz gain, lankide izan duenarekin bizitako amodio istorio sakona, hori biziki eta isilpean maitatu izan baitu urte askotan. Espósitok idatzitako eleberriak 70. hamarkada berribiltzera eramango gaitu, Argentinak garai iskanbilatsuak bizi zituenean, airea arrarifikatu zegoenean eta ezer zirudien bezalakoa ez zenean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira