Gaztela eta Leoneko bandera gure udaletxeko mastan jarri da, Erkidego hartako eguna ospatzen delako
Gaztela eta Leoneko bandera gure udaletxeko mastan jarri da gaur eguerdian eta bertan izango egun guztian, Erkidego horrek gaur bere jai eguna ospatzen duelako. Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentro kulturaleko ordezkariek udaletxera etorri dira gaur eguerdian bandera jartzera, azken hiru urteetan egindako legez. Talde horren buru Zentroko presidente den Jose Maria Casares etorri da, Carlos García eta Epifanio Muriel batzorde kideekin batera. J osé Luis Araujo zinegotziak harrera egin dio taldeari udaletxeko sarreran. Jarraian taldea eraikineko bigarren solairura igo eta balkoi nagusiko mastetan erkidego horretako bandera jarri dute, bertan utziz, Ermukoaren, ikurrinaren eta Estatukoaren ondoan. Erkidego ezberdinetako banderak udaletxean jartzen hasi ziren herriko zentro kulturalek orain hiru urte, eta harrezkeroztik ekitaldia urtero errepikatzen da.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira