Txindurri dantza eta txistu taldearen eguna ospatuko asteburu honetan

23.04.10
Gizartea

Txindurri dantza eta txistu taldeak ‘Txindurri eguna’ delako ospakizuna gauzatuko du asteburu honetan. Jarduerak gaur larunbat eta bihar igandean egingo dira. Gaurko erromeria iragarrita dago herriko plazan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Erromeria hori Adolfo Jainaga alaituko du beren musikarekin. Musikarian ''Plazara dantzara¡'' izeneko ikuskizuna dakar. Horretan, ikusleen inplikazio aktiboa bilatuko du, inor geldirik egon ez dadin. Arratsaldeko zortzietan larraindantza herrikoia dantzatuko ahal izango dute, parte hartu nahi duten guztiek.

Igandeak Txidurriko talde ezberdinak osatzen dituzten kideek goizeko hamarretan bilduko dira Bake Epaitegiaren aurreko plazatxoan. Hamaiketan taldeek kalejiran aterako dira herriko kaleetatik zehar. Eguerdiko hamabi eta erdietan herriko plazan egingo den dantza erakustaldiari hasiera emango zaio. Ondoren, Txindurriko txistulari eta dantzariek eta horiek senitartekoek herri bazkaria egingo dute Aritzmendi pilotalekuan. Horretarako kateringeko enpresa kontratatu dute, azken urteetan egin bezala.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira