Toki Garapen alorrak merkataritza eta zerbitzuetako eragileak bildu ditu sinergiak batu eta koordinatzeko

26.04.10
Ekonomi Sustapena

Udal Toki Garapen alorrak batzarrak egiten dihardu merkataritza eta zerbitzuetako eragileekin bere burua aurkeztu eta etengabeko lan harremanetan hasteko xedez. Alorreko teknikariek aipatu sektoreetako ordezkariekin bilerak egiten ari dira nahiz dutenekin elkar hobeto ezagutzeko eta aurrerantzean elkarlanean taldeka bakoitzaren interesen arabera jarduteko. Bilera horietan eta guztien artean sektorearen egoera aztertzen ari dira eta baita ere, iazko abenduan herritarrei eginiko inkesten bidez bildutako erantzunen analisia. Lan-bilera horietan eta talde ezberdinekin guztien artean adostutakoa oinarri hartuz etorkizunerako proiektu eta estrategiak definituko dituzte. Alorra eragile eta ordezkariekin sarean lan egiten saiatuko da, lan-mahaietan kide direnentzako emaitza hobeagoak lotze aldera. Laburbilduz, merkataritza eta zerbitzu alorren etorkizunerako mesedegarri izango behatoki on bat antolatzea.

Bilerak sektoreka antolatu dituzte eta jarraitu duten sailkapena ondorengoa izan da:

  • Ostalaritza.
  • Etxebizitza, dekorazioa, gremioak, etxe-elektratresnak, etab…
  • Argazkilaritza, informatika, telekomunikazioa, eta zerbitzuak, etab…
  • Arropa, oinetakoak, osagarriak, Bitxitegiak, kirola, optika, etab…
  • Estatika, ile-apaindegiak, elikagaigintza, etab…

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik