Sukaldaritza praktikoaren tailerra egingo gazte eta nerabeek

05.05.10
Gizartea

Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzuek –sozial eta hezkuntza eremutik- hasiera emango diote aste honetan gazte eta nerabeentzat zuzendutako sukaldaritza praktikoko tailerrari. Tailer hori Gaztela eta Leoneko Zentro Kulturalean egingo da.Tailer horren helburu nagusia gazteek trebetasun pertsonal eta sozialak eskura dezatela da, eguneroko bizitzan autonomoak izan daitezen inoren beharrik izan gabe. Hori horrela, sukaldean ere autonomoak izan daitezela nahi da, egokiro eta modu orekatuan elikatzeko janari errazak prestatzen ikasiaz. Tailerrak bost saio izango ditu eta horien xede parte hartzaileei tresnak ematea izango da, adin horretako pertsona gazteek egunez egun topa ditzaketen gorabeherei modu aproposean aurre egiten jakin dezaten.

Tailerraren eta parte har dezaketenen ezaugarriak ikusita, horretan izena emateko esan zaie Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenetarako Ikastegian ikasle direnei. Laburbilduz, tailerrak bost saio praktiko izango ditu menu ezberdin eta errazak prestatzen ikasteko, eta baita ere sukaldean beharrezko diren hainbat ohitura lantzeko, gazteek eginkizun autonomoak izan daitezen. Tailerrari amaiera emateko, hausnarketa egingo da ikusitako guztiaren inguruan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira