Imagen
Arratsaldean Galiziako bandera udaletxean jarriko, hiru egunetan etengabeko festari hasiera emanez
07.05.10
Kultura eta Gazteria
Herriko zentro galiziarrak eta ermuarrok gaurtik igandera bitartean letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak biziki ospatuko ditugu. Arratsaldeko zazpietan Galiziako bandera udaletxeko balkoiko masta jarriko da, festaren hasiera ofizialaren seinale. Ordu horretan, olagarroa saltzeko postuak ere lanean hasiko da. Eguneko gauzarik esanguratsuena, herriko Nemon eta Nahasiak folk taldeek gauen emango duten kontzertua da. Emaldia San isidro kaleko egoitzan izango da, gaueko hamarrak eta erdietatik aurrera. Jaiok aurten hogeita seigarren edizioa betetzen dute.
Aurtengo edizio Uxio Novoneyra olerkariari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialean jasotako jarduera nagusien zerrenda ondokoa da:
- Maiatzak 7, ostirala
- 19:00etan. Galiziako bandera udaletxeko mastan jarrito da.
- 19:30etan: Olagarroa salduko duen etxola irekiko da.
- 22:30etan: folk kontzertua, Nemon eta Nahasiak proiektuekin.
- 02.00etan: Queimada egingo da Ambigú tabernan.
- Maiatzak 8, larunbata
- 11:30etan. Dantza taldeen kontrentrazioa: Ermuko ‘Txindurri’ eta ‘El Rocio’ taldeak eta Barakaldoko ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldea.
- 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
- 12:00etan: Jaiak aurkezteko pregoia.
- 12:15etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko taldeen eskutik.
- 13:00etan: ‘D´tacon”, orkestraren goizeko emanaldia.
- 14:00etan: Barakaldotik etorritako ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldearen emanaldia, S. Isidro kalean.
- 15:00etan: Adiskidetze bazkaria.
- 19:00-22:00: ‘D’tacon’, orkestraren arratsaldeko emanaldia. Gauean dantzaldiak aurrera jarraituko du, goizaldera artean.
- Maiatzak 9, igandea
- 11:30etan: Dantza taldeen kontzentrazioa: Flor de Tomillo, Zumake eta Gasteizko Arte Galega.
- 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
- 12:00etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko folklore taldeen eskutik.
- 12:00-13:00etan: Ohorezko ardoa, laguntzaileentzako.
- 13:00etan: ‘Dtacon’, orkestraren eguerdiko emanaldia.
- 19:00-22:00etan: ‘D’Tacon’, orkestraren arratsaldeko emanaldia.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin