Udalaren web-gune korpopratiboak RSS jarioaren zerbitzua du

27.05.10
Erakundea

Udalaren web korporatibo honek bere edukiak berredatzeko zerbitzu berria (Really Simple Sindication ingelesez, eta are ezagunago RSS bezala) martxan jarri du. Zerbitzu berri horri esker, nahi duenak webgune honetan sarriago berritzen ditugun edukietara –albiste eta kultur agendara- lotura egin ahal izango dute, azken-azkenaren berri izateko.

Edukien berredatze edo loturak orrialde jakin batzuetara sartzen diren erabiltzaileentzat lagungarri izaten dira, horiei edukien berri ematen dizkie bere-berez, jatorrizko orrialdeetara sartzeko beharrik izan gabe. Eduki horiek "feed" deritzoten kanal batzuen bidez banatzen dira eta erabiltzailea nahi izanez gero harpidetu daiteke horietan. Harpidetzea eta kanal hauek irakurtzea ahalbidetzen duten aplikazioek hainbat izen dituzte; ohikoenak hauexek dira: "berri-irakurleak", "feed-eranskariak", "kanalen irakurleak", "Newsreader-ak" edo "Feed Reader".

Horrez gain, RSS teknologia horiek ahalbidetuko diete web-gunea izan eta nahi dutenei udal web-gune honek produzitzen dituen edukirik berrienak ere berean eranstea. Gure kasuan, eta momentuz behintzat, erantsi ahal izango dira berrien kanaleko albisteak eta kultur agenda, jatorrira eramanez eta dauden daudenean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen