Udalbatzak harrera ofiziala egingo Irulitxa eta Etotabarri taldeei

04.06.10
Erakundea

Ermuko Udalbatzak harrera ofiziala egingo diete astelehenean herriko bi elkarteko kideei, oraintxu bakoitzak bere alorrean emaitza arrakastatsuak lortu izan dituztelako eta gure herriaren izena lau haizeetara zabaldu dutelako Ermua munduan ezagunago eginez. Elkarte horiek ‘Irulitxa musika fanfarrea’ eta Ermuko Errotabarri Eskubaloi Taldea dira. Ekitaldiaren buru herriko alkate Carlos Totorika egongo da eta elkarte bakoitzeko ordezkariei herriko banderaren ale bana emango die. Bandera bakoitzean elkartearen izena bordatua egongo da. Ekitaldia udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan egingo, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Irulitxa fanfarriak ‘Urrezko Palmondoa’ izeneko sari orokorra irabazi du, frantziako Condom herrian, Armagnac lurraldean (Okzitaniako mendebaldean) ospatu den Kaleko musika Banden Nazioarteko Jaialdian . Ermuarrak bandarik onenena eta osatuena izateagatik saritu dituzte. Talde ermuarrak parte hartu duen bere lehen urtean ‘epaimahaiak baloratzen zituen hiru ataletatik bitan puntuetara lehenengo postuan sailkatuz gero. Ermuarrek hiru ataletatik bitan lortu dituzte punturik gehienak; musika tradizionalean eta animazioan, hain zuzen ere. Jaialdi horretan garaipena lortzeak eta Ermua herriaren izena Frantzian nahiz Europan barrena ezagutzera eman izanak, aintzatespena merezi duela erabaki da.

Bestalde, Ermuko Errotabai Eskubaloi taldeak eta, zehazkiago, kadete taldeko neskak Espainiako txapelketako laugarren postuan amaitu dute. Kirol proba hori maiatzeko azken astean jokatu izan dute O Porriño herriko kiroldegian (Pontevedran). Taldeko kirolari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta zaletuek ere, gure herriko irudia eta izena zabaltzen jardun dutenez, egin duten lorpena aintzat hartuko eta harrera egingo zaie.

  • Taldearen web gunetik hartutako argazki honetan Irulitxa taldea osorik Zubiaurre kalean
  • Argazki honetan finalaurrekoetan sartu eta podiumera iritsi diren taldetako jokalariak ditugu, Porriñoko kiroldegiko pistan. errotabarrikoek elastiko laranjarekin daude ezkerrean jarrita

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen