Imagen
Ermuak bere Euskal Jaiaren XXXIII. edizioa ospatuko
11.06.10
Kultura eta Gazteria
Ermuak Euskal Jaiaren hogeita hamahirugarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko Txindurri dantza eta txistu taldeak antolatzen du. Antolatzaileek laurehundik gora dantzari etorriko direla aurreikusi dute, gehienak Durangaldekoak eta Lea-Artibaikoak. Talde horiek Forua, Durango, Matiena, Markina eta Larraunetik etorriko zaizkigu. Ermuan normalean Euskal Jaia maiatzaren lehen asteburuan ospatu izan da urte askotan. Iaz apirilera aurreratu zen eta aurtengoan aldiz ekainera atzeratu.
Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari bihar arratsaldean emango zaio hasiera. Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:
- Ekainak 12, larunbata
- 19:00etan: Dantza plazara erromeria Patxi Perezekin Orbe Kardinalaren plazan
- Ekainak 13, igandea
- 10:00etatik 10:30etara: Taldeen harrera San Pelaio parkean
- 10:30etatik 11:00etara: Hamaiketakoa
- 11:00etatik 12:30etara: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
- 12:30etatik 14:00etara: Dantza erakustaldia plazan
- 17:00etan: Haur taldeek dantza erakustaldia eskainiko herriko plazan.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin