Udalbatzak amaiera emango dio ekainari hileko Osoko Bilkurarekin

28.06.10
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu beranduago bigarrenean bada. Udalbatzak hilero egin legez, azken asteetan batzordeetan landu dituen hainbat gai erabakitzeko bilduko da Osoko Bilkurara. Eguneko gai-zerrenda zazpi puntuk osatzen dute.

Lehenengoan PP taldeak aurkeztutako mozioa tratatu eta ezetsiko da. Horretan, Bizkaiko Foru Aldundiari Ekonomi prestazioen atzeraeragina mantendu eta ordainketak atzeratu ez ditzan eskatzen da. Bigarrenean, industri ekoizpen-prozesuetan kutsatutako uren bolumena murrizteko helburua duen enpresa proiektu berri bati babesa ematea onartuko da eta hori I+E legez kalifikatuko. Hirugarrenean, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketa egiteko hasi den kontratazio-prozeduraren esleipena MECSA enpresari egitea onartuko da.

Laugarren puntuan, 2011eako proposaturiko herriko festa eguna onartuko da. Bosgarrenean, EAJk Mallabia-Ermua saneamendu-sarea eta Gipuzkoarekin lotunea egiteko proiektuaren inguruan aurkeztu duen beste mozio bat jorratuko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

 

Gai-zerrenda ikusteko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen