‘Elektrojaia’, musika elektronikoaren jaialdia

02.07.10
Kultura eta Gazteria

Musika elektronikoaren jaialdia –Elektrojaia- ospatuko da bihar Ermuan. Ekimena Beti-txarto musika elkartean bildutako taldeek sustatzen dute. Ekimenak udaleko gazteria zinegotziaren laguntza jaso du. Egunak aukera emango die Betiondo auzoko lokaletan entseguak egiten dituzten talde eta musikariei beren lana agerian jarri eta promozionatzeko. Jarduerak etenik gabe eta hamaika orduz musika elektronikoaren jaia proposatzen du. Jaialdia Baldespinako Markesaren parkean gauzatuko da. Antolatzaileek iragarri dutenez txosnak izango dira eta, azpiegiturari dagokionez, soinuarentzat 18.000 watio izango dira, argi eta ikus-entzunezko ikuskizunak, bideo-jockeya eta, batez ere, giro ona. Giro ezberdinetako zonaldean prestatuko dituzte, ‘chill-out’, ‘deep’ eta ‘minimal’ giro eta barietateak entzun eta lasai egoteko.

Kartelak iragartzen duenez ikuskizun tribala ere izango da, malabarerak eta akrobatak ikusteko aukera emango digutenak. Perkusioak ere, nola ez, bere tartea izango du, eta horretan ‘Txanpras’ musikara ermuarra arituko da. Beste txoko batean, soka -biolin-, metale –saxofoi- eta txalaparta bezalako instrumentu akustikoak entzun ahal izango ditugu. Egunean zehar zenbait DJ musika txandaka jartzen arituko, besteak beste, Alexander M., Javiersky, Fey, Panu, Karlos Loop eta Mister. Jaialdia goizaldera arte luzatuko da. Gauean, arratsaldez izandako txoko eta gune bereziak mantenduko. Gauez malabareren eta sua uztartzen dituen ikuskizuna egingo da. Horrez gain, dantzari animatzaileak (gogoak). Goizaldera bitartean musika Khris Rios eta David MK DJak jarriko dute.

  • Argazkian aurtengo ''Elektrojaia'' jaialdiaren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin