Gaur gauean fadoen kontzertua, Lusofonías talde portugaldarraren eskutik

20.07.10
Kultura eta Gazteria

Lusofonías talde portugaldarrak gaur gaueko 22:30etan kontzertua eskainiko du Valdespina Markesaren parkean. La Caixa fundazioaren lankidetzari esker, Diversons programaren barruan, kontzertua gauzatuko da. ''Diversons'' programa "La Caixa" gizarte-ekintzaren deialdia da eta antzinako musikak edota inspirazio tradizionaletan oinarritutako musikak egiten dituzten munduko musika-interpretatzaileentzat da. Lusofonías espresio portugaldarraren musika talde bat da.

"Lusofonías", talde ezberdinetatik etorritako musikariek osatzen dute. Kideak ondoko hauek dira: Patricia Colaço (ahots nagusia), David Tavares (gitarra akustikoa), Coco Fernández (akordeoia, pianoa eta perkusioa) eta Francis Loque (kontrabaxua).

Proiektu hau orain dela urte bat Madrilen jaio zen. Patricia Colaço abeslariak, jazz-latino eta brasildar musikako hainbat taldetan jo eta gero, estilo ezberdineko musikariei deitu zien lan egiteko, ozentasun akustikoa erabiliz, Portugaleko hezkuntzari edonola lotuta dauden hainbat material erabiliz. Seguraski hizkuntza hau dagoen hizkuntzarik musikalenetako bat izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin