Gorka Gansok ‘Cabaret Panoli’ obrarekin datorkigu Lobianora

23.09.10
Kultura eta Gazteria

‘Ganso&Cía’ konpainiak ‘Cabaret Panoli’ tituluko lana dakar bihar Lobiano Kultur gunera. Antzezpena gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 5 euro balio dute eta aretoan bertan salduko dira emanaldi hasi baino ordu erdi lehenagora artean. Aldez aurretik, gaur nahiz biharkoan Lobianon bertan eros daitezke edota bertako 943 70 87 00 telefonora deitu eta erreserbatuz, goizeko 8 eta erdietatik gaueko 9etara bitarteko ordutegian, etenik gabe. Cabaret Panoli ‘Ganso&Cía’ sortutako proiektua da eta klown estiloa bultzatzea du helburutzat, sormenari nahiz ikusleari dagokionean. Umorezko lan laburren arteko ibilbidea da, jatorri ezberdineko aktoreak eta horien lanak uztartzen dituena. Horren guztiaren aurkezle izango da, Gorka Ganso aktore eta zuzendaria. Gau eszentriko, zoroa eta ganberroa izango da.

‘Cabaret Panoli’k ez dauka egonkortasunerako betarik, klwonlari ezberdinentzako eta beren proiektuen agerlekua izan nahi du.

Espainiako Hizkuntza Akademiaren hiztegian jasotakoaren arabera panoli izenaz pertsona sinple eta borondaterik gabekoa adierazten da. Eta horrela da ‘Cabaret Panoli’ muntaia. Oliodun ogia bezain sinplea, borondaterik gabekoa. Ikusleek agintzen duten guztia beteko dute aktorek. Cabaret Panoli, jatorrizko deitura duten umorezko sketcheak. Umore bakuna, pertsona argientzat.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin