2010eko Musikaldian: gaur kamara kontzertu eta bihar haurrentzako opera ikuskizuna

22.10.10
Kultura eta Gazteria

Ermuko ‘Musikaldia 2010’ gaur hasiko da. Bilboko Abesbatza eta Ganbera Orkestrak emanaldia emango du, Santiago Apostoluaren parrokia elizan, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du. Emanaldian Elena Roldan mezzsoprano ermuarrak eta Maria Montes sopranoak kantatuko dute. Programak 17 pieza ditu eta horietako lau abestutakoak izango dira, kantari biek bina abestuko baitute. Programa ikusteko saka lasterbidearen gainean.

Bihar, urriaren 23an, ikuskizuna ume eta gazteentzat izango da. Lobiano Kultur Gunean ‘Bazen behin…opera’ ikuskizuna izango baitute gaztetxoenek, arratsaldeko 5etan hasita. Sarrerak 3 euro balio du. Ikuskizun orijinal bat da, ikusleak dibertitzeaz gain, horiei Operaren mundu liluragarria erakutsi, horretan interesa piztu eta heztea. Maisu eta ikaslearen arteko eskola bat aitzakia harturik, Operaren historian barrena bidaia egiten dute, hastapenetatik hasi eta gaur egunera artean.

Cervera de Pisuerga herriko abesbatza gonbidatua asteburuan

Cervera de Pisuerga (Palentzia) herriko abesbatza gure herrira kantatzera dator asteburu honetan. Taldea ‘Pispillu’ abesbatzak gonbidatu du eta asteburu pasatzera dator. Palentziarrek bi emanaldi emango dituzte. Lehena bihar –urriko 23ko larunbatean- arratsaldeko 8etan, Santiago Apostoluaren elizan. Bigarrena, igandean izango da, eta eguerdiko hamabi eta erdietako meza nagusian kantatuko du.

  • Argazki honetan Cervera de Pisuerga herritik kantatzera datorren abesbatzaren emanaldia irgartzeko kartela dugu

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin