‘2010eko Oporrak’ argazki lehiaketaren irabazleak erabaki dira

26.10.10
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2010eko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan saria nagusia Berrizera joan da. Garailea, Asier Cosme López argazkilaria izan da. Honek koloretako eta Meca hondartza tituluko argazki batekin gailendu da, epaimahaiak emandako puntuetatik gehienak lortu eta gero. Bertan, hiru bizikleta ikusten dira hondartzan ilunabar oso polita izan zuen arratsa batean, eta kolore gorri, laranja eta horiak nagusi direlarik. Irabazleak, sari gisa 300 euro eskudirutan jasoko du.

Herriko artista onenaren atalean, saria Elena Hernández Amadorri egokitu zaio, berea izan baita herrikoen artean sailkapenean puntu gehien lortu duena. Honek bidalitako argazkietatik, Marokoko Chefchaouen herrian ateratako bat aukeratu da, bertan horma horixka batean kolore ezberdinetako hamar txilaba zintzilik daude. Ermuar honek ere sari gisa 300 euro eskudirutan hartuko du. Azkenik, esan behar 14 urtetik 18ra bitarteko argazkilari gazteen atalean saria Andoni Rivera Pintori egokitu zaiola. Honek Consuegra (Toledo) herrian hartutako argazkia aurkeztu du. Bertan haize-errota bi ikusten dira behe lainoz argia urratu zuen goiz batean. Lehiaketara berrogeita hiru argazki aurkeztu dira, oso txukunak eta teknikoki maila onekoak. Horren erakusgarri, lehen aukeraketaren ondoren hainbat irudi sailkatu direla bigarren txandarako da. Horiei modu anonimoan kide bakoitzak puntuak emanez, esleitu ditu epaimahaiak aurtengo sariak.

Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta gure udalaren laguntzarekin.

  • Playa de Caños'' izeneko argazkia. Asier Cosme Lopez berriztarrak Cadizen ateratakoa. Lehiaketako 1en saria
  • ''Elena Hernández Amador ermuarraren ''Txilabak'' argazkia, Chefchaouen herrian (Marokon) ateratakoa
  • Andoni Rivera Pinto gaztearen argazkia, Toledoko Consuegra herrian ateratakoa. ''Desaforados gigantes'' titulukoa

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin