Ermuan erakunde ekitaldia egingo da terrorismoaren biktimen oroimen eta ohorez

05.11.10
Erakundea

Ermuko Udalbatzarrak erakunde ekitaldia egingo du terrorismoaren biktimen oroimen eta ohorez datorren asteazkenean –azaroaren 10ean-. Errepresentazio organo gorenak aho batez onartu zuen Memoriaren Eguneko Erakunde Adierazpena azken Osokoaren Bilkuran. Testua biktimak omentzeko San Pelaion jarrita dagoen monumentuan egingo da, eguerdiko hamabi eta erdietan. Irakurketaz gain, lore-eskaintza ere egingo da.

Adierazpenaren ekimen orokorra izango da Autonomia Erkidegoan eta Legebiltzarrean nahiz hiru lurralde historikoko Batzar Nagusietan eta udaletan egingo da. Ermuan adostutako testua irakurtzeaz gain “ekitaldi berezi bat ere egingo da” Totorika alkatea adierazi zuenez azken Osokoan. Alkateak adierazi zuenez “esperientziatik ikasi behar dugu eta gizarteak barneratu behar du biolentzia ezin daitekeela inolaz ere erabili gehiagotan”. Egun horretan, ETAri esango zaio “hiritarrok eskubidea dugula elkarrekin bakean eta askatasunean bizitzeko, mehatxurik gabe eta, jada, nahikoa dela”.

Segidan, erakunde adierazpena eskaintzen dugu osorik eta hitzez hitz, pdf formatuko artxibo batean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen