Haurrentzako emanaldia Lobiano, Paraiso Antzerki taldearekin

10.12.10
Kultura eta Gazteria

Paraiso Antzerki talde arabarrak haurrentzako "Kri kra kro" antzelana aurkeztuko du bihar Lobianon, arratsaldeko 5etatik aurrera. Paraiso Antzerkiak, Belgikako Teatro de la Guimbarderekin elkarlanean, ikuskizuna prestatu du 3tik 6 urtetara bitarteko haurrentzako eta familia datozen ikusleentzako. Ikuskizun honetan galderak eta irudiek bat egiten dute munduaren zirriborro poetiko bat egiteko.

Sinopsia

Protagonistak, mutil eta neska bat dira, irudiz eta soinuz betetako espazio bateko biztanleak. Beraien irudimenarekin espazio hori modu magiko batean eraldatzera jolasten dute, unibertso berria sortuz, ikusle txikien begiradatik hurbilago dagoena.

Espazio eszenikoak irudiak jokoaren zati bat bezala erakustea ahalbideratzen du, mundua aztertu eta honetaz gozatzeko aukera emanez eta ez soilik hori behatzeko aukera izanik hain zuzen ere. Irudiek eta aktoreen jokoak errealitatea ikasi, erakutsi eta marrazteko metafora bat osatzen dute. Irudi hauek, basoa, hiria, museoa... gogorarazten dute eta galderez betetako antzerki poema bat osatzen dute.

Ikuskizunak ikus entzunezko bi ikasle hartu ditu "egonaldian" KREA - Adierazpen Garaikidearen beka bati esker.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin