Zine-klubean 'La vida empieza hoy' tituluko filma gaur proiektatuko da

30.12.10
Kultura eta Gazteria

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak abenduko emanaldiei amaiera emango die gaur. Aste honetako saioan ‘La vida empieza hoy’ tituluko filma proiektatuko da. Emanaldia gaur Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak ordu eta erdi irauten du (90 minutu). Laura Mañá da bere zuzendaria. Filma aurtengoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreak honakoak dira: Pilar Bardem, Rosa María Sardá, Mariana Cordero, Luis Marco, Sonsoles Benedicto, Osvaldo Santoro, María Barranco, Eduardo Blanco eta Fernando Tielve.

Sinopsia

Hirugarren adineko talde batek sexu-klaseak jasotzen dituzte. Han, bere gorputza bizia dagoela gogorarazten diete eta elkarrengandik ikasten dute eta bizipenak kontatzen dute. Olgak (irakaslea) adinak sortutako arazoei aurre egiten laguntzen die. Horretarako etxeko lanak egin beharko dituzte: ispiluan begiratzen ikastea, plazerra behintzat 20 minututan gozatzea eta abar. "Sexua bizia da - esaten die- sentzasioekin zerikusia duelako eta inoiz ez dugu sentitzen uzten.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin