‘Cocoliso’ dendaren erakusleihoak lortu ditu botorik gehienak herri bozketan

03.01.11
Gizartea

Herritarren iritziz Gabonetan Ermuan izan dugun erakusleihorik politena Goienkalen dagoen ‘Cocoliso’ dendarena izan da. Hori ondorioztatzen da webgune korporatibo honen bidez egin dugun herri bozketaren emaitzak aztertuz gero. Herri bozketan ehun eta berrogeita hamabi pertsonek hartu dute parte eta horietatik 42 bere botoa eman diote ‘Cocoliso’ dendari. Sailkapenaren bigarren postuan eskulanetako eta Bizkaia Etorbideko ‘El Baul’ denda dugu, 21 boto bildu eta gero. Hirugarren tokia Diputazio kaleko ‘Sukei dekorazio’ dendarentzat izan da, 19 boto lortu baititu. Sukei herriko Gabon erakusleihoen lehiaketako irabazlea izan da, epaimahai profesionalak hala erabakita. Laugarren postuan berdinketa izan da, Zubiaurre kaleko ‘Virginia Pascual’ sukalde altzarien dendan eta Baldespinako Sare informatikakoak hamaikana babes lortu eta gero.

Ermuko 23 establezimenduk beren erakusleihoak apaindu dituzte udalak antolatu duen herriko 1ngo erakusleihoen lehiaketarako. Izena eman duten guztiek bere erakusleihoak dotore jantzita dituzte abenduko zubiaz geroztik. Ekimenaren xedea herriko kaleak bizi, girotsu eta jendez egon daitezela izan da, Gabonetako jaietan gertatu ohi den bezala. Lehiaketan bi sari izango dira, lehenengoa epaimahai profesional batek erabakiko du; bigarrena berriz herritarrok webgune korporatibo honen bidez herri bozka egingo, non edozeinek beren iritzia eman ahal izango duen. Herri bozkan parte hartzen duten guztien artean 4 pertsoentzako afaria Mendiola jatetxean zozketatu da. Eta zozketaren ondoren pertsona sariduna Alberto Fernández Calleja izan da.

Bozketaren emaitzak

Herri-bozketa ''2010.urteko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa''
Zb Denda Boto-kopurua
1 Dskaro 7
2 Enter Informática 1
3 DG Horario Decoración 2
4 Peluquería Marfil 3
5 Toldos Orbe 3
6 Sukei Decoración 19
7 Estanco Solozabal 3
8 Joyería Senén 4
9 El baúl · Manualidades 21
10 Floristería Mª Asun 4
11 7 Colores 3
12 Cocoliso 42
13 Bolsos Sagardui 1
14 Vieco 0
15 Elastic 9
16 Marisa 0
17 Ramos Moda Hombre 0
18 Virginia Pascual 11
19 Angela 0
20 Trastevere 1
21 Peluquería Ainnes 6
22 Drach Kids 1
23 Sare Informática 11
  Guztira 152

Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduek hori adierazten duen agiria jarrita dute. Parte-hartzaileek erakusleihoak prest izan eta horrela mantendu beharko dituzte abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra bitartean. Horrez gain, argiztatuta izan beharko dute, gutxienez, gaueko hamarrak artean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean