'Zientzia eta Berrikuntza Hiria'ren izendapena jasoko du bihar Ermuak
Gure herriak ‘Zientzia eta Berrikuntza hiria’ izenpena jasoko du bihar, izen bereko ministerioarengandik. Saria jasotzeko ekitaldia Madrilen Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren egoitzan (CSICeren egoitzan) egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera. Izedapenak banatzeko ekitaldian bertan izango dira Asturiaseko Printzeak eta baita Zientzia eta Berrikuntzako ministroa ere. Ekitaldi horretan gure herria ordezkatzen ordezkari talde bat izango da, horren buru herriko alkate Carlos Totorika izanik.
Hogeita hamar hiri edo herrik jasoko dugu estreinakoz Ministerioak ematen duen ‘Zientzia eta Berrikuntza hiriaren’ izendapena. Euskadiko hiru udalerri izango gara ekitaldian bertan, Ermuaz gain, Eibar eta Donostia ere izendatu baitituzte bere kategorian, hiri edo herrion tamainaren arabera. Izendapenak “aintzat hartzen du I+G+Barekiko konpromiso eta ahalegina eta ekoizpen eredua aldatzeko alor horri toki-administrazioen eremutik egindako ekarpena”. Izendapena hiru urtez izango da indarrean eta hori berriztu egin ahal izango delarik, denbora horretan bakoitzak egindakoaren arabera. Izendapena hiru urtez izango da indarrean eta hori berriztu egin ahal izango delarik, denbora horretan bakoitzak egindakoaren arabera.
Lotutako albisteak
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan