Atzerritarrak hautesle-erroldan izena emateko duten epea luzatu da

19.01.11
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

2011ko maiatzaren 22an udal hauteskundeak egingo dira Espainian. Hauteskunde horretan boto eman ahal izango dute egun horretan adinez nagusiak diren herritarrak eta baita ere gure artean bizi diren Europar Batasuneko hiritarrak eta bozkatzeko eskubidea aurreikusten duten akordioak dituzten beste hainbateko herrikoek.

Botatzeko ezinbestekoa da Hautesle Erroldan inskribaturik egotea. Bozkatzeko eskubidea izango duten atzerritarrak Hautesle Erroldan inskribatzeko epea, zabalik izango da urtarrilaren 25era arte, epea hamar egunez luzatu eta gero. Epe zehatzak ondokoak dira:

  • Urtarrilaren 25era arte: elkarrekiko eta aldebiko hitzarmenak dituzten herrietako pertsonak (Bolibia, Kolonbia, Txile, Ekuador, Islandia, Paraguay, Peru, Zeelanda Berria, Norvegia eta Kabo Berde).
  • Urtarrilaren 31a arte: eskaera formala aurkezten duten Europar Batasuneko herrietako pertsonek eta hauteskundeak egin baino lehenago erreklamazio formala aurkezten dutenek.

Ikus eskaintzen dugun liburuxka. Argibide gehiagorako jo udalak Komentukua kalean duen Abiapuntu bulegora.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean