Eibarko Artisten Elkarteak bere lanak ikusgai jarri ditu Lobianon

17.02.11
Kultura eta Gazteria

Lobianok astearekin bat hasiera eman dio eskultura, argazki eta pintura lanak uztartzen duen erakusketari. Erakusketa horretan Artista Eibartarren Elkarteko koadroak, argazkiak eta eskulturak ikus ditzakegu. Erakusketa Lobiano Kultur Gunearen beheko solairuaren bi aretoetan jarrita dago. Bertan , besteak beste, Jon Idigoras, Esteban Oroz, edo J.A,. Montejo pintoreen koadroak ikus ditzakegu eta, baita ere, Mateo Gilabert eibartarraren argazkiak. Obrak Lobianoko hormetan zintzilik izango dira martxoaren 6ra bitartean. Erakusketa Mugartea elkarteak antolatu du.

Erakusketa zabalik dago ondoko egun eta orduetan: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, baita ere. Sarrera doan da.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak