‘El Problema’ dokumentala proiektatuko da doan, Lobianon
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zuteneko 35. urteurrena dela-eta, Ermuko Sahararekiko Elkartasun Plataforma eta udal Nazioarteko Lankidetzarako sailak ‘El problema’ tituluko ikus-entzunezkoaren proiekzioa antolatu du. Dokumentala igandean –martxoaren 6an- pasako da, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera librea eta doan da. Antolatzaileek proiekzioa ikustera joateko eskatu diete herritarrei.
Euskal Fondoak eta Gipuzkoako Aldundiko Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak utzi dute ikus-entzunezkoa. Filma aurkezten Pablo Vidal –zuzendarietako bat izanen da-, zeinak Marokok ilegalki Saharar mendebaldean okupatutako lurraldeetan bizitako esperientziaren berri emango duen.
Dokumental honek giza eskubideen arloan hainbat sari jaso ditu. Horien artean , 2010eko Donostiako Zinemaldian Amnesty International erakundeak emaniko Giza Eskubideen saria.
Lotutako albisteak
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
