Alain Kortazar eta Mikel Areitiok 'Anda jaleo' antzezlana aurkeztuko Antzokian

31.03.11
Kultura eta Gazteria

STP Produkzioak ‘Anda Jaleo’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 8 euro balio du eta takilan eskainiko dira, oraindik egon badaudelako. Obran Mikel Areitio eta Alain Kortazar ermuarrak lan egiten dute, Jesus Pardo kidearekin batera. Obrako zuzendaria: Susana Toscano da.

Hirukoteak ikuspuntu historiko doitudun tragikomedia interesgarri hau aurkeztuko digu Antzokian. Pieza honetan Federico Garcia Lorcaren testuak egokitu eta oinarri hartu dira. Gaur hiru pertsonaia enblematiko bildu dira beren sortzailearekin aurkitzeko. Hori hil egin da eta Federico García Lorcari lurra eman nahi diote behar bezala, eta ez daude prest egun bakar bat gehiago itxaroteko. Hala ere, segurtasun indarrak agertu eta atxilotu egiten dituzte. Espetxean denetarik gertatuko da: tirabirak, apaiz bati egindako aitorpenak, errezoak, egoera barregarriak, une tragikomikoak eta abar luze bat.

Anda jaleo! Ikusi eta herriko semeen talentuaz gozatzeko antzerki proposamena. Merezi du, ez ezazu galdu aukera!

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak