Ermuan, ostegunetan ardo ondua eskatzearekin batera, pintxoa doan

31.03.11
Gizartea

Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteko kide diren ostalaritzako hamahiru establezimenduk ostegun arratsalde eta iluntzeak bizitu nahi dituzte. Taldeak ekimen berri bat abiaraziko du gaurtik maiatzaren 31ra bitartean. Bi hilabete iraungo duen ekimenari jarri dioten leloa ondokoa da: “ostegunetan ardo ondua+pintxoa doan”. Antolatzaileek sektorea dinamizatu eta herrian ostegun arratsalde edo iluntzetan bizitza soziala, giroa eta kalean pertsonak izan daitezela lortu nahi dute. Azken batean, osteguneko arratsalde iluntzea berpiztu eta errekuperatu, “azken boladan nahiko motel baitaude”.

Taldeak ostegun iluntzetan izaten ohi genuen ‘poteoko’ giroa errekuperatu nahi du, azken urteetan poteoa eta jendea ostiral, larunbat arratsaldetan eta igande goizetan besterik ez baitabil kalean eta tabernetan.

Egoera horri buelta ematen saiatzeko, gaurtik hasita eta datorren maiatzaren 31ra bitartean, hamahiru establezimenduk ardo ondua ateratzen duten kontsumizio bakoitzarekin pintxo berezia emango diote bezeroari doan.

Ekimenean parte hartuko duten establezimenduen zerrenda ondorengoek osatzen dute: Kisska, Yomy, Xagua, Secretos, Carpe Diem, Ego Gain, Sorgin, Lurpe, Sirimiri, Titanic, Torrekuka, Gas Station eta El Encuentro.

  • Argazkian ekimenaren berri emateko EMEOk kaleratu duen kartela ikusten dugu

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean