Haurrentzako irakurketa-kluba eta ipuin kontalaria

08.04.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak jarduera bi antolatu ditu biharko. Goizean,’Bularretik Mintzora’ irakurle-kluba bilduko da goizeko 11etatik aurrera Lobiano Kulturgunean. Jarduerak 3 urtetik 5era bitarteko haurrak, horien gurasoak edo zaintzaileak bilduko ditu. Irakurle-kluba, “Bularretik Mintzora” kanpainaren barne etxeratzen da. Jarduera elkarlanean antolatu dute euskara sailak eta udal liburutegiak.

Irakurle-klub honetan ama, aita eta haurrak denbora konpartituko dute liburuez gozatuz Galtzagorri Elkartearen Miren Guillok gidatzen dituen saioetan. Irakurle-klub honetan hogei 20 kidek ari dira parte hartzen. Saioa denboraldiko azkena izango da, udazkenera artean –urrira arte- ez baita besterik egingo. Irakurle-kluba den aldetik, udazkeneko saioetarako lehentasuna izango dute orain artean parte hartu dutenek, nolanahi ere, hurrengoetan parte hartzeko interesa izan dezaketen familiek jarri harremanetan udal liburutegiarekin. Ixaronzerrenda osatuko denez, utzi datuak kontaturako, hutsuneak izan ahala jende berriari deituko baitzaio.

Arratsaldean ipuin kontalariaren saioa egingo da, arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera. Ipuinak MariOlas kontatuko ditu eta sorgin, aztikeri eta sorginkeriak hartuko ditu ardatz. Saioa 5 urtetik 10era bitarteko haurrentzat da aproposa. Sarrera doan da eta, eten edo eragozpenik ekiditeko, puntualtasuna eskatzen du liburutegiak.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz