Hitzek jolastu nahi dute

15.04.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak titulu bera daraman eta bibliografiak eta ikus-entzunezko materialak biltzen dituen gida prestatu du, hitzen balioa aintzat hartu eta zentzu propioa duten hitzekin jolastu eta horiekin objektuak egiteko. Objektu edo konposizio horiek hazten, jolasten, sendatzen, hitz egiten, sentitzen, entzuten edo ikusten laguntzen dute. Hitzak gurtzen dituzten liburu, abesti, jolas, web baliabide edo labur metrajeak bildu dira gidara.

Gidan enigmistikan (hitzek bidez beste hitz batzuk asmatzeko jolasak) aditu diren autore zenbaiti aipamena egin zaie, esaterako: Jesús LLadóri, hitz-joko eta literatura injenioak lantzen dituen Marius Serrari, edo euskarazko palindromoak lantzen dituen Markos Gimeno ermuarrari, errimak menderatzen dituzten Carmen Gil eta Antton Kazaboni, edo musika atalean, bertsolariei edo Nach raperoari, besteak beste. ETBko Mihiluze programaren aipamena eta TVEko Pasapalabra era jaso dira, ordenagailuen jolas edo aho-korapiloak ere aipatuz. Irakurtzeko edo idazteko teknikak ere aipatu dira, Zhang Jie idazlearen“Faltan palabras” liburua ere bertan izanik.

Txikitan entzundako lehen hitz edo kantuak ere bertan ditugu, ‘Bularretik Mintzora’ bildumakoek edo Estibaliz González ermuarrak kaleratutako ‘Lapikotxiki’ ale eta Disko Konpaktuaren kasuetan bezala. Liburuek hitzak erabiltzen erakutsiko digute, jabekuntzarako edo sendatzeko. Horrelakoen artean dago “El poder de las palabras: el uso de la PNL para mejorar la comunicación, el aprendizaje y la conducta” titulukoa edo Mafaldaren komikietan bezala, unean uneko hitz zehatza erabiltzen irakatsiko digutenak.

Gidan jasotako material guztiak Euskadiko Irakurgai Publikoen sarearen barne daude eta, beraz eskuragai dira gure liburutegiaren bidez. Horietako hainbat hilabete osoan zehar liburutegian ikusgai jarrita egongo dira eta maileguan eskatu eta etxera eraman ahal izango ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz