Liburutegiak hainbat jarduerekin ospatuko du libururaren eguna

19.04.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak data hau bere erabiltzaileak sarituz ospatuko du, aldizkariak oparitzen, herriko liburudendetan deskontuak eskeintzen edo maileguko zerbitzue erabiltzen dutenen artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak oparitzen.

UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega kronistaren heriotza (kasu guztietan 1616. urtean) gertatu zela oroitzeko.

Aldizkarien merkatu txikia

Liburutegiak apirilaren 18tik 30era bitartean “aldizkarien merkatu txikia” eskainiko du eta interesa duten pertsonei 2010eko aldizkariak opartituko dizkie (literatura, kirolak, dekorazioa, euskal kulturaren inguruko aldizkariak Horiek etxera eramana ahal izango dituzte nahi dutenek, liburutegiko karneta erakutsita. Bai haurrentzat bai helduentzat aldizkariak egongo dira.

Deskontu bereziak liburu-dendetan

Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Berezoek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.

Irakurlearen Eguna

Hileko 23an Liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du. Ekimen honek liburuen mailegu zerbitzua sustatzea da, eta Liburutegiko liburuen mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonei saritzea. Bere artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen dira. Saritutakoak, haurrak zein helduak, hileko irakurleak dira eta beren argazkia liburutegiko webgunean argitaratzen dira.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Biharko egunean ere, hasiera emango zaio euskarazko materialak irakurri daitezela bultzatzeko xedea duen ''Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainari. Ekimena Topaguneak eta Euskal Birusa elkarteak antolatzen dute. Uztailaren 23ra arte eta udal liburutegiko euskarazko liburua irakurrita erosketa-txekeak lortu ahal izango dituzu, %25 deskontuak izateko Xiripot eta Maribel liburudendetan. Erosketa-txeke horren bidez, Euskal Birusa elkartearen bazkide direnenek %50 deskontua lortu ahal izango dute, liburua erosterakoan. 

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz