‘Nahita’ aldizkariaren aurtengo bigarren alea prest

28.04.11
Berdintasuna

Nahita aldizkariaren apirileko alea kalean dugu. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, azken alea banatzen hasi da, aste honetan bertan. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen bigarren aldizkaria moldiztegitik irten berri da. Aldizkari horrek emakumearen balioa eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Azalak gai bi dakartza azpimarraturik: martxoaren 8ko ospakizunak mendeurrena bete izana –argazkia- eta erreportaje nagusia, mito eta faltsukeriak emakumezkoaren sexualitatearen inguruan. Barruan editoriala dator, non martxoaren 8aren jatorriari buruzko gogoeta egiten den: egungo gizartean ditugun gaitzekin uztartuz: gizonekoek erakusten dugun erantzukizun eta konpromiso gabeziaz, etxeko langileen egoeraz larriaz eta babesgabetasunaz; eta azkenik, emakume langile ororentzat eskubide guztiak aldarrikatuz. Alea paper %100 birziklatuan argitaratuta dago. Kloro edo zuritzaile optikorik erabili gabe.

Ezagutzen al duzu? atalean, sexuko langileak defenditzeko kolektiboaren –Hetairaren- berri jasotzen da. Baita, Bilbon dagoen Maite Albiz emakumeen dokumentazio zentroaren inguruko datuak. Esan bezala, erreportaje nagusiak, emakumezkoaren sexualitatearen inguruan dauden mito eta faltsukeriak sakontzen ditu. Ale honek argazki-inkestaren atala mantentzen du, oraingo honetan martxoaren 8ko egunaren inguruko galdera sortari zenbait pertsonek emaniko erantzunak jasoz. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, emakumezkoaren sexualitatearen inguruan dauden mitoak deuseztatzen jarraitzeko galdetegia planteatuz. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko. Aldizkaria formatu digitalean erei kusi eta irakur dezakezu, sailak webgune honetan duen mikrositean sartuz gero eta, guk segidan uzten dizugun lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko