‘México Rebelde’ jardunaldien IV edizioa Ermuan

06.05.11
Gizartea

Komite Internazionalistak eta Chiapasekiko Elkartasun plataforma Euskaldunak ‘México Rebelde’ jardunaldien IV edizioa antolatu dute. Ekimenak ‘Mexiko lindo’ izenez ezagutzen dugun horren errealitatea ezagutzera eman eta horrekiko sentiberatasuna lortu nahi du. Antolatzaileek diotenez, narkotrafikoari aurre egiteko aitzakiaz azkeneko bost urteetan hogeita hamabost mila pertsona hil dituzte. Jardunaldiek gure udalaren diru-laguntza jaso dute.

Jardunaldioi astelehenean eman zitzaien hasiera, ‘Bestelako begirada’ izeneko argazkien erakusketarekin, zeina igandera bitartean mantenduko den zabalik. Bilduma hori kapitalismoaren ‘lau gurpilei: harrapakin, esplotazio, mespretxu eta errepresiori’ aurre eginez munduan hainbat taldek mantentzen duten borrokara hurbiltzen gaitu. Argazkiok Lobianoko erakusketa aretoan daude ikusgai, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.

Maiatzaren 11ko asteazkenean, ‘Viva Mexiko’ tituluiko documéntala proiektatuko da. Lanak hainbat sari jaso izan ditu nazioartean (dokumental onenari Burdeoseko jaialdian, giza eskubideen saria Bolivian, eta onenari Bruselan). Proiekzioan parte hartuko du dokumentalaren gidoilari eta zuzendariak, Nicolás Défossék.

Jardunaldiek aurrera egingo dute, maiatzaren 14ko larunbatean. Arratsaldeko ordu bi eta erdietan janari mexikarra egingo da Eskilarapekon. Bazkalondoa Rosa Sanchez kantautoreak girotuko du. Jardunaldiei amaiera emango zaie gau horretan bertan, Valladolideko ‘Mariachi Guerrilla’ taldearen kontzertuarekin.

Antolatzaileen esanetan narkotrafikoari aurre egiteko ustezko guda horren atzean insurgentziaren kontrako politika dago. Eta hori da ehunka mexikar giltzaperatu eta desagerraraztearen azken arrazoia. Etengabeko erasoen eta nekazari indigenak beren lurretatik kanporatzeko arrazoia nazioaz gaineko enpresa handien negozioari mesede egitea izanik. Horren amaierarik gabeko errepresio zerrenda ekarri duelarik, inpunitatea, eta norbanako nahi taldeko berme eta eskubideen bortxatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean