Lobianon maiatzetik uztailera arte egingo diren tailer berriak aurkeztu dira

09.05.11
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean hiruhileko honetan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu da. Izen emateak bihar hasi dira eta dauden plazak bete artean edo maiatzaren 13ra bitartean zabalik mantenduko. Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 10 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak otsailetik apirilera bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehena: maiatzaren 16an hasi eta uztailaren 11n bukatuko den eskulanen tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat (langabetu, ikasle eta Gazte Txartela dutenek) 18 euro.
  • Asteartea: Erlaxazio tekniken tailerra. Maiatzaren 24tik ekainaren 31ra bitartean, 10 orduz. Ordutegia arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean. Izen-emateak 15 euro balio ditu eta bost gutxiago deskontua dutenentzat.
  • Asteazkena: Maiatzaren 25etik ekainaren 22ra bitartean 10 orduz Fitoterapia eta sendabelarren hastapenei buruzko tailerra egingo da, arratsaldeko 6etatik iluntzeko 8etara bitartean. Izen-emateak 15 euro balio ditu eta bost gutxiago deskontua dutenentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak