Aurtengo ikasturteko Zineskola ekimenari amaiera emango zaio

17.05.11
Gizartea

‘Aste honetan aurtengo ikasturteko ‘Zineskola’ ekimenaren edizioa bukatuko da Ermuan, ‘Irudi Biziak’ drogamenpekotasun-heziketa eta prebentziorako programaren barne. Programa hau Lobiano Kulturgunean gauzatuko da eta bertara bilduko dira udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetako eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako programatako ikasleek. Aurtengo Zineskolan guztira lau filma proiektatu. Proiekzioei bihar emango zaie amaiera: ‘This is England’ titulukoarekin.

Programa honen helburua arazoei aurre egiteko gazteen trebetasunak lantzea da, pertsona independente, arrazoidun, autokritiko, arduratsu eta autonomo moduan –ez mendeko pertsona moduan, beraz- beraien garapen osoa suspertuz. Hori guztia filma bakoitzean azaltzen diren jarrera eta gatazkak aztertuz egingo da, irakasleen laguntzarekin.

Programa hau doakoa da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren Drogamenpekotasunen zuzendaritzak eta gure udalak finantzatuko baitute.

‘This in England’ filmaren sinopsia

Shane Meadows, Erresuma Batua , 2006, 100 minutu. Drama.

This is England, 2006. urteko filma britainiarra, Shane Meadowsek idatzi eta zuzendutakoa. Gidoia bere bizitzako esperientzian oinarriturik idatzi zuen. Filma drama bat da, laurogeigarren hamarkadako skinhead gazte talde baten istorioa kontatzen duena.

Luzemetraia 2006ko irailaren 12an estreinatu zen, Torontoko Zine jaialdian (Kanadan). Filmak BAFTA saria jaso zuen Britainiako filma onena izateagatik eta , besteak beste, Guldbagge saria atzerriko filma onenari.

Filma Ingalaterrako 80. urteetan girotua dago, Malvina irlagatiko gudaren garaian. 12 urteko Shaun gazteak hiriz aldatzen du aita aipatu gudan hil ondoren. Hiri berriak eta bizitzak ez zaio atsegin, eskolako kideekin borrokan ibiltzen da, bere itxura nahi bera aita zenarekin sartu ondoren. Egun batean, Shaunek skin head diren gazte taldea ezagutzen du, horien buru Woody izeneko mutila delarik. Azken, horiek Shaun etsita ikusten dutenez, animatu eta bere taldearen barne hartzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean