Emakumearen Topaguneak Orreaga bisitatzeko txangoa antolatu du
Emakumearen Topaguneak Orreaga bisitatzeko txango kulturala antolatu du. Txangoa ekainaren 4an –larunbatean- egingo da eta jarduerarekin honekin amaiera emango zaie bertan gauzatzen diren ekintzei. Animatzen direnek Orreagako kolegiata bisitatuko eta hiru kilometro eta erdiko ibilaldia egingo dute Auritz herriraino. Horrez gain etnografi zentroa edo bertako gazta-fabrika ere bisitatzeko asmoaz joango dira. Eguna bapo pasa ondoren, arratsaldeko zazpi eta erdietan bueltako bidea hartuko dute.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, jada, Emakumearen Topagunean. Izelaieta 12ko egoitzara bertara joanez, zerbitzuko 943 17 10 30 telefono zenbakira deituz edo e-postaz bidez mezua bidaliz,casadelamujer@udalermua.net postontzira.
Eguneko programa eta ibilbidea:
- 9:30etan autobusa irtengo da Ermutik.
- Orreagako kolegiata bisitatuko dute.
- Orregatik Auritz herrira arteko 3,5 kilometroko ibilbidea oinez egingo.
- Etnografi zentroa edo gazta-fabrika bat ikustera joango dira.
- 19:30etan autobusa hartuko dute, etxera bueltatzeko.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko