Ermua Hiria literatur lehiaketako XVII. edizioaren saridunak

30.05.11
Udal Liburutegia

Ermua Hiria XVII. Literatura saria Bizkaian gelditu da. Epaimahaiak Seve Calleja bilbotarra saritu du, “La aflicción de Jonás” lanagatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean.

Euskarazko narratiba Tania Alonso ermuarrari eman zaio, “Zure oroimenez” idazlanagatik. Narratiba ataleko saridun bakoitzak 400 euro eskudirutan jasoko du.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria Juanjo de Tierra aragoitarrari (Morata de Jalón, Zaragoza) egokitu zaio, “Me propongo” olerkiagatik. Euskarazko irabazlea, Aitor Albistur Errenteriarra izan da, “Ametsarenak” konposizioarekin. Poesia generoan eta euskarazko atalean akzesita eskuratu du, Zumaiako Jon Joseba Aizpuruak “Ortzimuga hitsaren aitzinean” izeneko lanari esker.

Poesia atalaren irabazle bakoitzak besteak bezalaxe 400 euro eskuratuko ditu.

Saritutako lan guztiak, www.ermua.es/biblioteca mikrositean

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, gaztelaniazko idazlanak 203 (60 emakume eta 113 gizon) izan dira eta, olerkiak, berriz, 133 (30 emakume eta 73 gizon). Euskarazko narratiba modalitatean 17 lan -9 emakume 8 gizon- aurkeztu izan dira, eta poesigintzan 16 lan -10 gizon eta 6 emakume-.

Horrez gain, esan behar parte hartzaileen %95ak e-posta bidez bidali dituela lanak eta gainerako %5 posta arruntaz baliatu izana.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Daniel Domínguez (irakurketa-klubeko kidea), Juan Alday, (hezkuntza alorrekoa), gizarte eta kultura alorreko Pedro Sánchez, eta Angela Rabadán, Jose Miguel Fernández eta Isabel González , udal liburutegiko lankideak.

Euskarazko epaimahaikide izan dira Euskal Biruseko Manuel Moreno, hezkuntza alorrekoa eta irakurketak lubeko kide Ieray Galzagarri, udal euskara zerbitzuko teknikari Fernando Aranberri lankidea, eta udal liburuzain eta arduradun Sara Gago.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz