Merkataritzari buruzko hitzaldia egingo da Lobianon
Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk), Durangoko Merkataritza dinamizatzeko bulegoarekin batera, hitzaldi informatiboa antolatu du biharko, uztailaren 6ko asteazkenerako. Hitzaldi horretan merkataritza alorrean jarduten dutenentzako dauden laguntza eta diru-laguntzen berri emango da. Eguneko gai-zerrendan aurreikusitakoaren arabera merkataritza enpresak modernizatzeko laguntzak, beraien kontura lan egiten duten eta autonomoak direnentzakoen laguntza finantzarioak edo webguneak prestatzeko dauden laguntzen berri emango da.
Hitzaldia, esan bezala bihar izango da, Lobiano Kultuguneko ikus-entzunezkoen aretoan arratsaldeko 3etatik aurrera. Sarrera librea da interesa izan dezaketen guztientzat. Argibide gehiagorako deitu EMOEko idazkaritzara, 943 17 41 47 telefono zenbakira edo idatzi mezua ondorengo e-posta elektronikoko ontzietara: acermua@euskalnet.net edo gatcdurango@masdendak.com.
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean