Inoiz baino jende gehiago eta inoiz baino denbora gutxiago Urkora igotzen

18.07.11
Kultura eta Gazteria

65 mendizalek pasa den larunbatean ''Urko 69etan'' proban parte hartu zuten. Izenak berak adierazten duenez, jaietako programan agertzen den jarduera honetan parte hartzen dutenek Urko mendiaren puntara 69 minututan heldu behar dute denbora neurtzeko inolako gailurik erabili gabe. Denbora gehiago edo gutxiago erabiliz gero probatik kanpo geratzen da parte hartzailea.

Egun polita atera zen, eguzkitsua goizean goizetik. Aurten inoiz baino jende gehiagok hartu du parte. Aurtengo edizioan irabazlea, Mikel Vicente gaztea izan da, 69 minutu eta 2 segundo behar izan zituelarik Urko tontorrera iristeko. Denborarik laburrena markatu izan du, iazkoak baino segundo bat lehenago iritsiaz. Eguna borobila suertatu zen eta giroa ezin hobea.

Artarrai mendi-taldeak jarduera antolatu du eta parte hartu dutenei eskertu eta herritar guztiei jaiak zorionak opa dizkie. Edizioko argazkiak ikusgai daude Artarrai mendi taldearen blog ean bertan. Guk lasterbidea uzten dizuegu, bertara erraz iristeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin