Txarangen arteko jokoen azken txanpa eta Afrikako musiken kontzertua

20.07.11
Kultura eta Gazteria

Koadrilen arteko jokoek azken txanpan sartzen dira. Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘kuboen’ proba eta jatorrizko bekatua izenekoa jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.

Bihar ez da jokorik izango, ume eta gazteen eguna izango baita. Egun osoa beraiei dedikatuko zaie. Ostiralean play-back lehiaketak amaiera emango dio aurtengo jokoen edizioari. Lehiaketa herriko plazan egingo da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera.

Afrikako musiken kontzertua egongo da gauean

Africa Baj Yai izeneko taldeak Afrikako kontinenteko musikak ekarriko dizkigu, gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Kontzertua Komite Internazionalistak antolatu du eta Valdespina Markesaren parkean egingo da, eguraldiak laguntzen eta ateri badago behintzat. Non egin arratsaldean erabakiko da muntaketa egin aurretik, euria izanez gero parrokiako arkupeetara lekuz aldatuko da.

Africa Baj Yay (Afrika ama ona) taldea Senegaleko musikariek osatzen dute. Egun Euskal Herrian ari dira bizitzen eta lanean. Herrietako jaietan jotzen dute, kalejirak, kontzertuak eta jaialdiak emanez. Horrez gain, perkusio eta dantza tailerrak ere ematen dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin