Play-back lehiaketak itxiko du txarangen arteko jokoak
Play-back lehiaketak itxiko du txarangen arteko aurtengo jokoak. Lehiaketa uztailaren 22ko ostiral gauean jokatuko da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Aurtengo edizioak berrikuntza bat dakar. Epaimahaiak bozketa bi egingo baititu. Lehenengoan hiru talde aukeratuko ditu finalerako, eta bigarrenez lanean ikusi eta gero, irabazlea eta finalisten ordena adieraziko du. Iazkoan bezala, epaimahaia Eibarko gazteek eratuko dute.
Iazko arrakasta eta lan txukunaren harira, Antzerki Taldeko kideek gala aurkeztuko dute bigarrenez. Iaz oso ondo egin baitzuten, euskaraz eta gazteleraz naturaltasun osoz mintzatuz aurkezpenak egiterakoan, modu entertenigarri eta dibertigarrian. Jendeari izugarri gustatu zitzaigun.
Sariei dagokienez, aurreko edizioetan bezala mantenduko dira, Txarangen Batzordeak hala erabakita. Jokoa oso berezia dela eta zaindu egin behar dela erabaki dute, urtero jendetza biltzen baita plazan lehiaketa arretaz jarraitzeko.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin