Ermuan jaiak ditugula-eta, gaueko tren zerbitzu bereziak izango dira

23.07.11
Kultura eta Gazteria

Ermuan jaiak ditugula-eta, EuskoTren Sozietate Publikoak uztailaren 23an eta 24an gauez ibiliko diren trenak eta zerbitzu bereziak jarriko ditu Ermua-Deba artean (23an) eta Durango-Elgoibar artean (24an). Zerbitzu honek larunbatetako ohiko eskaintza osatuko du.

Honako hauek izango dira eskainiko diren zerbitzu bereziak:

Gaur uztailaren 23, larunbata

Debarako noranzkoa:

  • Irteerak Atxuri-Bilbotik Debarantz: 23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50etan
  • Irteerak Ermutik Debarantz: 23:53, 1:53, 3:53 eta 5:53etan

Gainera, Eibartik Debarako irteera bat 22:26an eta Ermutik Eibarrerako beste bat 7:23an

Bilborako noranzkoa:

  • Irteerak Debatik Atxuri-Bilborantz: 1:35, 3:35 eta 5:35etan
  • Irteerak Elgoibartik Durangorantz: 7:19etan
  • Irteerak Debatik Ermurantz: 23:05, 0:35, 2:35, 4:35, 6:35 eta 7:35etan (azken hori Eibartik)

Bihar uztailaren 24, igandea

Debarako noranzkoa:

  • Irteerak Durangotik Elgoibarrerantz : 1:15, 3:15, 5:15 eta 6:35etan

Gainera, 22:00etan Atxuri-Bilbotik abiatzen den, eta normalean Durangoraino heltzen den, trenak Elgoibarreraino jarraituko du.

Bilborako noranzkoan

  • • Irteerak Elgoibarretik Durangorantz : 23:55, 1:55, 3:55, 5:55 eta 7:19etan

LArgibide gehiago behar izanez gero, EuskoTreneko telefono hau izango duzue 902 543 210. Halaber informazio gehiago ere izango duzue geltokietan eta geralekuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin