Kaleko zine-zikloak zortzi titulu proiektatuko ditu aurtengo udan

29.07.11
Kultura eta Gazteria

Ermuko udan ohikoa den kaleko zine-zikloa datorren astean hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera, ateri badago. Euria egiten duen egunetan, emanaldiak elizako arkupeetara eramango dira. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.

Abuztuaren 1eko astelehenean lehen proiekzioa egingo da. ‘3 metros sobre el cielo’ filma emango da, drama erromantikoa. Filma iazko 2010ekoa da, Goya saria jasotzeko izendatuta egon dena, egokitutako gidoi onenaren atalean. Filma Fernando González Molinak zuzendutakoa da.

Zikloaren barneko proposamenak ondoren zerrendatutakoak dira:

  • Abuztuaren 1ean:’3 metros sobre el cielo’.
  • Abuztuaren 3an: ''El aprendiz de Brujo''.
  • Abuztuaren 8an: ‘Imparable’
  • Abuztuaren 10ean: ‘El Diario de Greg''.
  • Abuztuaren 17an: ''Origen''.
  • Abuztuaren 22an: ''La boda de mi familia''.
  • Abuztuaren 24an: ''Town, ciudad de ladrones''.
  • Abuztuaren, 29an: ‘Salidos de cuentas’.

Udako zine-zikloaren kartelari lotura egin diogu lasterbidez, hori ikusi nahiz jaisteko informazio gehiagoko atalera jo.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak