Ermuko aire zabaleko zine zikloan gaur gauean 'El aprendiz de brujo' pelikula proiektatuko da

03.08.11
Kultura eta Gazteria

Gaur gaueko 10etan Nicolas Cage protagonista izan den filma ikusi ahal izango dute ermutarrek; Filma honen generoa fantastikoa da eta abenturak, akzioa, komedia eta magia aurkituko ditugu. Filma betiko lekuan proiektatuko da, hau da, Orbe Kardenala Plazan.

Sinopsia

Balthazar Blake (Nicolas Cage), egungo Manhattanean belagile ospetsua, hiria Maxim Horvath (Alfred Molina) izeneko etsaiaren babestu saiatzen da. Balthazarrek bere kabuz ezin duenez, berak Dave Stutler (Jay Baruchel) biltzen du nahiz eta berari ez zaio gustatzen. Dave dirudienez mutil normala da baina itzelazko gaitasunak ditu bere laguntzailea ahal izateko. Aldez aurretik, antzinako magiari buruzko kurtsoa irakasten dio. Biok elkarrekin iluntasunezko indarrak gainditu behar izango dituzte. Davek bere adore osoa erabili behar izango du entrenamendutik bizirik irtetzeko, hiria salbatzeko eta neska lortzeko "El aprendiz de brujo" bihurtzen duen bitartean. Disney "Fantasía"ren barruan dagoen film homonimo laburraren remake librea da. Filma honetan Mickeyk ez du magiaren maisuak aintzat hartzen eta erratz batzuei hezurmamitzen die bere lana egiteko.

Bideoaren irudia

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak